UMOREA, TRESNA ALDARRIKATZAILE GISA

NOLA ERABILI MATERIAL HAU

1. Sistema nagusiak ezbaian jartzeko eta berdintasun ezaz hausnartzeko

Material hau sistema nagusiak ezbaian jartzeko eta berdintasun ezaz hausnartzeko pentsatuta dago, eta, hortaz, erantzunak ikuspuntu intersekzional batetik abiatuak dira, gorputzek jasaten dituzten zapalkuntzak eta diskriminazioak kontuan izanda.  

2. Ikuskizun osoan barrena edo pilulaz pilula
Pilulak erabiliz gero, antzerkiaren lanabesa gehitu eta ikasleei proposa dakieke galderen bitartez zenbait egoera interpretatzeko, bestelako amaierak sortzeko edo “zarata” eragin dieten eszenak aldatzeko.
3. Denak ematen digu informazioa

Ikasle bakoitzak gauza batekin egingo du lotura; ikusitakoa, sentitutakoa edo sumatutakoa adieraztea errazten du horrek. Litekeena da beste gai batzuk ere agertzea, eta hori aukera da haiek jaso eta beste momentu batzuetan aztertzeko. Denak ematen digu informazioa.  

4. Gorputzak oroimena du

Gorputzak oroimena du, bizipen eta sentipen guztiak dira baliagarriak; ikasle batek zerbait partekatzean, entzun eta ez baliorik kendu, samurtasunaren pedagogiaren bidez jasoko dugu. Ikusten dutenak eta esaten digutenak zer harreman dute haien bizitzekin?, eta gureekin?

5. Elkarrizketak

Galdera sortzaileak erabil ditzakezu elkarrizketarako berme gisa.

6. Gozatu!
Emaiozu PLAYri.
Play Video

OPEN OFFICE: IREKI ZURE GOGAMENA

Sexu-orientazioa, nortasunak, gorpuztasunak, aldaketak…

“Nor naiz ni?, nola sentitzen naiz?”

Baietzaren eta ezetzaren kudeaketa elkartze erotikoetan, erritmoak.

“Zer gertatzen zaio nire gorputzari sexuak dirauen bitartean?, zer gertatzen zait ezetz esaten didatenean?”

Play Video

GAINDITU PANTALLA

Indarkeria matxistak identifikatzea.

“Zer dira indarkeria matxistak?, zein eratan agertzen dira?
zer emozio astintzen da?, preserbatiboa erabiltzeko negoziatzea bortitza da?, zer egiten dugu horiei aurre egiteko?”

Play Video

WINZIP: ESTUTZEN DUTEN PRIBILEGIOAK

Desberdintasun sozialak, boterearen dinamikak.

“Zein botere-harremanek zeharkatzen dute gure gorputza?, zer da pribilegioa, eta zer da opresioa?, nola irudikatzen dira zenbait kolektibo eta komunitate testuliburuetan, iragarkietan, telebistan, filmetan…?”

Play Video

INTERFERENTZIAK ERREGULATZEN

Zurrumurruak, diskriminazioa, gorrotoa.

“Zer egiten dugu zerbait entzuten dugunean?, norbaitek zerbait arrazista, matxista, klasista… esaten duenean, blokeatuta geratzen zara eta ez dakizu zer egin?, zer tresna, banakako zein kolektibo, erein dezakegu horrelako egoerei aurre egiteko?”

Play Video

KARGATZEN

Desioa, gorputzaren plazera eta ez genitalena soilik, kitzikapena, gune erogenoak, zentzumenak ere jolasean.

“Eta zuri zer gustatzen zaizu?, nola ukitzen dut neure gorputza eta nolakoak dira beste gorputzarekin ditugun harremanak?, noiz hasten da sexua?”

Play Video

HAKA HACKER

Gorputza lurralde gisa, zaintza.

“Gorputzean emozioak daude; zer aztarna uzten digute beste gorputzekiko harremanek?, nola elikatzen ditugu ezagutza eta afektibotasuna?, nola zaintzen dugu geure burua?, nola lotzen gara beste mugimendu batzuekin?”

Play Video

WORDREFERENCE

Begirada heldua, entzutea, jakintzak, bizipenak.

“Aditzen dizuetela sentitzen duzue?, nolakoak
gara eta nolakoak ikusten gaituzte?, zeintzuk leku
betetzen ditugu gazteok?, non egon nahi genuke?”

Play Video

MOVIE MAKER, SORTU ZEURE PELIKULA

Ligatzea, maitasuna (mitoak eta gezurrak), maitemintzearen faseak, harremanak haustea.

“Nola hurbilduko naiz nire crusharengana?, nola esango diot gustatzen zaidala?, nolakoa da tratu oneko harreman bat?, zer gertatzen zaigu elkarrekin konektatzeari uztean?, zer gertatzen da norbaitekin mozten duzunean?”

Play Video

WORDREFERENCE

Edertasun-kanona, likeak, automaitasuna.

“Nortzuek egiten dute bat?, gure gorputzen lagunak edo etsaiak gara?, nolakoak esaten digute izan behar dugula?”

Sexting segurua eta sextortsioa.

“Akordioak negoziatzen ditugu?, zer gertatzen zait betetzen ez badut edo betetzen ez badute?”

Play Video

AUDIOA KONFIGURATZEN

Ahotsen boterea, kolektibotasuna, eragin politikoa.

“Zer gai iruditzen zaigu bidegabe?, zer egin dezakegu gustatzen ez zaiguna aldatzeko?, nola egiten dugu?, nortzuek hartzen dute parte?”

Pelicula

A modern theme for the film industry & video production